Erriberiko Antzerki Jaialdia

Programa en Colaboración
Imagen 3

Erriberiko Antzerki Jaialdia

Erriberriko Antzerki Jaialdia hitzordu nagusia dugu Nafarroako arte eszenikoen arloan. Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak Baluarte Fundazioarekin lankidetzan egiten duen programa bat da. Erriberriko Antzerki Jaialdiak aukera bat eskaintzen du udaro, uztaileko bigarren hamabostaldian, arte eszenikoen jaialdi batean parte hartzeko, kalitatezko programazio batekin.

Programazioaren zatirik handiena La Cavako agertoki nagusian garatzen da, Erriberriko Errege-erreginen jauregiaren oinetan. Baina urteetan zehar beste espazio batzuk ere gehitu dira: Errege-erreginen jauregia, Erriberri herria bera, Beireko Ezpeleta jauregia eta Tafallako Kulturgunea. Jaialdiak, funtsean, garai eta joera guztietako klasikoen aldeko apustua egiten du, egungo eszenako dramagile eta zuzendari nabarmenenen ikuspegitik, izan nafarrak, estatukoak nahiz nazioartekoak.

Arte eszeniko guztietara irekia dago, eta azken edizioetan musika, zirkua eta adin guztietarako diziplina arteko ikuskizunak ere sartu dira. Eremu eta programazio berrietara irekitzearen helburua da publiko berriekin loturak ezartzea, hasi haurretatik eta publiko gazte eta heldura iritsi arte, bai eta lurraldean inpaktu handiagoa lortzea ere.

Jaialdia, gainera, laguntza irmoa da Nafarroako sektoreko profesionalentzat, eta biltzen ditu, batetik, Nafarroako proposamenik hoberenak La Cavako agertoki nagusiaren programazioan, eta, bestetik, urteetan zehar eboluzionatu duten atalak, hala nola, Antzerki Poetika deituriko deialdia, egonaldi artistikoak eta ikerketa-laborategiak, interpretazio-eskolen topaketa, etab.

Bi hamarkada baino gehiago igaro ondoren, Erriberriko Antzerki Jaialdiak nortasun berezia lortu du eta nazioartean erreferentziako gune bilakatu da. Hartan ikusleak dira egiazko protagonistak eta haien gainean dabiltza biraka egileak, obrak eta proposamen eszenikoak, hausnarketa kritikoa eta kontzientzia sorrarazteko.

Informazio gehiago

PROGRAMA (2026) - EUSKERA

Gertaera bilatu

Plaza Teobaldos. Olite

Bath Flop

La Cava. Olite

Adolescencia infinita

Enozentrum. Erriberri

Encuentros - Pont Flotant y Anacarsis Ramos

Plaza del Ayuntamiento. Pitillas

Bath Flop

La Cava. Olite

Mi madre y el dinero

Enozentrum. Erriberri

Encuentros - Las Gratitudes

Plaza Teobaldos. Olite

Gota

Plaza de San Martín de Unx

Bath Flop

La Cava. Olite

Las gratitudes

Casa de Cultura. Olite

Taller - Nines Carrascal

Casa de Cultura. Olite

Taller - Jordi Casanovas

Centro Cultural Tafalla Kulturgunea

Camping Las Reinas

Antiguas escuelas franciscanas. Olite

Nuur

La Cava. Olite

Itzulera

Antiguas escuelas franciscanas. Olite

Feliz Día

La Cava. Olite

Leonora

Enozentrum. Erriberri

Encuentro de compañías navarras

Plaza Teobaldos. Olite

¡Qué buen día!

Antiguas escuelas franciscanas. Olite

Yo Bailo

La Cava. Olite

No mires

Plaza Teobaldos. Olite

Tenet

Plaza del Ayuntamiento. Pitillas

Bipedestrucción

La Cava. Olite

Declaración de amor para siempre

Casa de Cultura. Olite

Taller - Fernanda Orazi

Antiguas escuelas franciscanas. Olite

Taller - Me voy a vivir a un árbol

Plaza Victoriano Flamarique. Beire

Bipedestrucción

Antiguas escuelas franciscanas. Olite

El enterrador

Centro Cultural Tafalla Kulturgunea

Gatomaquia

Centro Cultural Tafalla Kulturgunea

El porqué de los perdidos

La Cava. Olite

SELFI - la trilogía de la juventud

La Cava. Olite

Mujeres que cantan tras el balcón

Frontón antiguo, Beire

Mute

La Morera. Palacio Real de Olite

Olaia Inziarte

Frontón, San Martín de Unx

Mute

La Morera. Palacio Real de Olite

Bahía Botánica

Plaza Teobaldos. Olite

Refugi

La Cava. Olite

Ultimatum

Descubre toda la Agenda