Arau Nagusia

· Baluarte Fundazioak ikuskizunetako programak, interpreteak, datak eta ordutegiak aldatzen ahalko ditu, inguruabarrek horretara behartzen badute.

· Ikuskizun jakin batzuetan, Baluarte Fundazioak mugatzen ahalko du pertsona bakoitzak gehienez zenbat sarrera eros ditzakeen.

· Sarrerak ez dira aldatuko eta ez da dirua itzuliko. Ikuskizuna ezabatzea izanen da sarreren zenbatekoa itzultzeko arrazoi bakarra.

· Ez dira sarrerak birjarriko, galtzen, hondatzen, lapurtzen edo suntsitzen badira. Puntualtasunik handiena eskatzen da, publikoari eta artistei zor zaien errespetua dela eta.

· Behin ikuskizuna hasita dagoenean, ez da aretora sartzerik izanen, ikuskizunaren beraren garapenak ahalbidetzen duenean izan ezik.

· Sakelako telefonoak eta alarmak itzali beharko dira areto barnera sartu baino lehen.

· Auditorioak barnean debekatua dago argazkiak ateratzea, filmatzea eta grabatzea.

· Baluarte Fundazioak onarpen-eskubidea erreserbatua dauka.

· Auditorioak kerik gabeko guneak dira eta erretzea debekatua dago. Ez da zilegi aretorak elikagaiak eta edariak sartzea.