Encuentros de Pamplona/Iruñeko Topaketak Nafarroako Gobernuak sustatu eta La Caixa Fundazioaren eta Iruñeko Udalaren laguntzarekin Baluarte Fundazioak antolatutako kultura, arte eta pentsamenduaren nazioarteko bienala da. Programaren komisarioa Ramón Andrés pentsalari eta saiakeragilea da.
Topaketa honetan galdera zentzuzkoenak planteatuko ditugu, garaikidetasunean orientatzeko, gogoetatik abiatuta eta, aldi berean, arteen ukiezintasunari, sakonen dagoeneraino murgiltzeko duen ahalmenari helduta.
Hona hemen proposamenen bristada bat: elkarrizketak, eztabaidak eta konferentziak, arte eszenikoak, performance artistikoak, erakusketak, musika garaikidea, elkarrizketak eta eztabaidak, tailerrak eta bitartekaritza jarduerak erakundeekin. Topaketak Iruñean eta Nafarroako lurraldean.
Eraikin eta espazio adierazgarrienek, harritzeko gogoz, galderari bultzada argia eta bizia ematen dioten pertsona guztiak hartzen dituzte.