Eventos relacionados
Janine Jansen biolin-jotzaile holandarrak, nazioartean gehien eskatzen den interpreteetako batek, eta Denis Kozhukhin piano-jotzaile errusiarrak elkarrekin egingo dute debuta Iruñean heldu den apirilaren 12an (19:30ean), Baluarte Fundazioaren 24-25 Denboraldi Nagusiaren baitan. Biran Vienako Musikverein eta Bruselako Palais des Beaux-Arts bezalako eszenatokiak bisitatu dituzten bi musikariek, Johannes Brahmsen biolinerako bi sonatarekin osatutako programa eskainiko dute Baluarteko Areto Nagusian, 1.a eta 2.a hain zuzen ere. Kontzertua osatuz, Francis Poulenc-en Biolin eta pianorako sonata, Olivier Messiaenen Theme and variations eta Maurice Ravelen Sonata para violín nº 2 Sol maiorrean obrak ere interpretatuko dira.