2025-2029 aldirako plan estrategikoa egiten hasi da Baluarte Fundazioa

30/09/2024
Imagen 2
Imagen 3

Erakundeko Patronatuak eskatuta, erakundearen egungo egoeraren analisia egingo da eta bere garapenerako ildo nagusiak taxutuko dira hurrengo urteetarako.

Plan estratégico

Baluarte Fundazioak abian jarri du bere plan estrategikoa egitea; 2025-2029 aldirako erakundearen ibilbide-orria markatuko duen plana, hain zuzen. Proiektu hori  Conexiones improbables aholkularitza-enpresari emanda dago, barne hartzen du erakundearen egungo egoeraren analisia egitea eta bere garapenerako ildo nagusiak taxutuko ditu hurrengo urteetarako. Gutxi gorabehera 5 hilabeteko iraupena izango du, eta behin Patronatuak baliozkotu eta onartu duenean, Fundazioko talde osoari eta herritar orori aurkeztuko zaie.  

 

“Gure Patronatuak eskatuta garatuko dugun ekimen honekin, gure bide estrategikoa definituko dugu, era egokian dimentsionatuta, modu errealistan eta egingarrian, nahiz eta anbizioa ere baduen”, ziurtatu du Fundazioko zuzendari kudeatzaileak, Rubén Jauquicoak. 

 

Irailean eta urrian, gogoetarako zenbait mahaitarako deia egin da, eta haietan parte hartu dute erakundearekin lotura duten kultura-esparruko adituek. Lantaldeak hiru multzotan daude antolatuta: talde motorra, talde estrategikoa, eta talde zabal eta lurraldekoa. Erakundeetako ordezkariek eta agenteek eratzen dituzte, erakundeko eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoko profesionalekin batera, aholkularitza-enpresak adierazitako beharren eta arduren arabera hautatuta. Gainera, saioak egiten ari dira Patronatuarekin eta bakarkako elkarrizketak.

 

“Gure asmoa da ideia berriak lortzea eta esparru estrategikoko aurrerabide eta intuizio batzuk egiaztatu ahal izatea, aldaketarako oztopoak identifikatzea, eta bai planean egin litezkeen ekintzen diseinuan aurrera egiteko bidea ematen duten trakzio-elementuak eta aliatuak ere”, adierazi du Rubén Jauquicoak.

 

Kultura-programak garatzen dituen erakunde publikoa

 

Baluarte Fundazioa Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuaren erakunde bat da, maila artistiko handiko kultura-programak garatzen dituena Foru Komunitate osoan eta bai Hezkuntza eta Gizarte Programa bat ere.

 

Fundazioaren programazio eszenikoak barne hartzen ditu denboraldi nagusia eta Baluarte Txiki zikloa Baluarte auditoriumean. Era berean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (NOS) ere barne hartzen du, Foru Komunitateko orkestra ofiziala. Eta horrez gain, Fundazioak Nafarroako Gobernuaren beste ekimen batzuk antolatzen ditu beste batzuekin batera, esate baterako, Iruñeko Topaketak, Erriberriko Antzerki Jaialdia, Lizarrako Antzinako Musikaren Astea, Oinak Hodeietan eta DNA Dantza Garaikideko Jaialdia.