Nafarroak Iruñeko Topaketak hitzorduaren edizio berri bat hartuko du, artista, idazle eta pentsalarien elkartzetik abiatuta, jakintzarako, adiskidetasunerako eta gozamenerako deia. Jardunaldien egoitza nagusia Baluarte izango da berriro. Kultura, artea eta hausnarketaren nazioarteko biurtekoaren programazio nagusia urriaren 3tik 13ra izango da Iruñean, eta hainbat ibilbide garatuko ditu, kontzeptualki elkartuta, artea, filosofia, literatura, musika garaikidea, ekologia, feminismoa, jatorria eta migrazioak eta zinema jorratzeko. Ideologiak eta kontsignak alde batera utzita, eta gure garaiko pertsonaiarik bikainenetako batzuekin, hala nola, Herta Müller, Pascal Quignard eta Cristina Rivera Garza idazleekin, Gilles Lipovetsky, Borys Groys eta Susan Neiman filosofoekin, Stefano Mancuso zientzialariarekin, Sara Ahmed feministarekin, Eva Lootz artistarekin, Béla Tarr eta Apichatpong Weerasethakul zinemagileekin, Daito Manabe multimedia artistarekin, Antoine d 'Agata zuzendari filmiko eta argazkilariarekin, eta mundu mailan izen handia duten Georg Friedrich Haas, Mauricio Sotelo eta Liza Lim konpositore garaikideekin.
Nafarroako Gobernuak sustatuta, Baluarte Fundazioak antolatzen ditu topaketak, Ramon Andres pentsalari eta poetaren programaren zuzendaritzapean eta “la Caixa” Fundazioaren, Iruñeko Udalaren eta NICDOren eta hainbat kultur erakunderen laguntzarekin.