Dantza, antzerkia, zirkua eta magia "Oinak hodeietan" programaren lehen astean

05/08/2024
Imagen 3
Imagen 4
Imagen 5
Imagen 6

Iratxeko Monasterioan izango dira ikuskizunak; Elia, Egües bailaran; Mata de Haya, Larra-Belaguan; eta Monteagudoko gaztelua

con los pies en las nubes oinak hodeietan artes escénicas teatro magia programas en colaboración circo

Oinak hodeietan programaren bosgarren edizioa 2024ko abuztuaren 8a eta irailaren 1a artean egingo da. 19 konpainia eszenikok antzerkiko, zirkuko, magiako eta dantzako proposamenak eskainiko dituzte Nafarroako Foru Komunitateko 15 kokaleku paregabetan. Nafarroako Gobernuaren Kulturako Zuzendaritza Nagusiak-Vianako Printzearen Erakundeak eta Baluarte Fundazioak sustatzen dute zikloa, Nafarroako arte eszenikoetako elkarteekin eta jarduera horiek gauzatzen diren toki-erakunde desberdinekin elkarlanean.

Programa abuztuaren 8an hasiko da, osteguna, Iratxeko monasterioan. Zuk Performing Arts konpainiak Jorge Oteizaren unibertsoa hurbilduko dio publikoari, lengoaia koreografiko garaikide eta urbanoaren bidez, Quousque tándem! lanaren entseguan inspiratutako eszenak erakutsita.

Hilaren 9an, ostirala, programa Eliara iritsiko da, Eguesibarrera. Naturak inguratuta, Colectivo Humo konpainiak Pangea Circus eskainiko du, eta haren bidez, natura berriro aurkitzea proposatuko du, txotxongiloek kontatutako istorio bat, magia, mikrozirkua eta clown bat baliatuta.

Cia. Demian taldearen El aviador ikuskizuna Mata de Hayako zuhaitzen artean lurreratuko da, Larra-Belaguan, abuztuaren 10ean, larunbata. Hegazkinlari mimo-clown bat bere ametsa betetzen saiatuko da: hegan egitea.

Abuztuaren 11ko, igandeko, gauean, Monteagudoko gaztelua Hodei Magoaren saioen lekuko izango da. Izan ere, umorez betetako ikuskizuna izango da Tutti-magia.

 

Sarrera librea eta doakoa

Ikuskizunetara sartzea librea da, leku-kopuru mugatua bete arte. 50 eta 200 pertsona artekoa izango da edukiera, tokiaren arabera. Gonbidapenak Baluarteren webgunean eta txartel-leihatilan hartu ahal izango dira, edo emanaldiak izango diren lekuetan, emanaldia egin baino ordu bat lehenago.

Oinak hodeietan zikloaren xedea da Nafarroako arte eszenikoetako sektore profesionala babestea, kultura-programazioa lurraldean dibertsifikatzea eta publikoak kultura- eta arte-esperientzia gozatzeko modu berri bat proposatzea. Nafarroako konpainien formatu txiki edo ertaineko ikuskizunak ohikoak ez diren tokietara eta herrietara eramaten ditu, adibidez, monasterioetara, gazteluetara, basoetara eta ondarezko balio kultural eta natural handiko beste leku batzuetara. Zikloaren bost edizioetan, Nafarroako Foru Komunitateko 46 konpainia desberdinek esku hartu dute.

Halaber, programak NICDO enpresa publikoaren eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren babesa du, jendez hustuta gelditzeko arriskuan dauden Nafarroako herriak sustatu, hedatu eta ikusgai egitea helburu nagusietako bat baita, herri horiek programaren kokaleku moduan hautatu eta lokalizatzeko lanaren bidez.