Zabalik dago jada 2024ko Iruñeko Topaketak programaren gonbidapenak eta sarrerak jasotzeko epea

06/09/2024
Imagen 2

Elkarrizketak, hitzaldiak, ekintza artistikoak, kontzertuak eta ikuskizunak urriaren 3tik 13ra egingo den kultura, arte eta pentsamenduaren nazioarteko biurteko honen parte dira

Encuentros de Pamplona 2024 Iruñeko Topaketak 2024 Encuentros Pensamiento

Nafarroako Kongresu Jauregian eta Auditorioan izango den Iruñeko Topaketak programarako gonbidapenak eta sarrerak eskura daitezke dagoeneko. Elkarrizketak, hitzaldiak, ekintza artistikoak, kontzertuak eta ikuskizunak urriaren 3tik 13ra egingo den kultura, arte eta pentsamenduaren nazioarteko biurteko honen parte dira, eta Nafarroako hiriburuan lehen mailako pentsalariak eta artistak bilduko ditu, jakintzarako, adiskidetasunerako eta gozamenerako dei batean.

Gonbidapen eta sarrera guztiak Baluarteren webgunean eta Iruñeko Topaketen webgune ofizialean eskuragarri daude. Gainera, Baluarteko txasrtel-leihatilan eta La Morea merkataritza-guneko salmenta-gunean ere jaso daitezke. Hitzorduetara gonbidapenik gabe joan ahal izango da soilik edukiera betetzen ez bada, eta hori in situ adieraziko da.