Abiertas las inscripciones para los primeros conciertos de cámara y audiciones guiadas del programa Enclave Fortissimo

26/09/2024
Imagen 3

Este programa de mediación cultural y musical dirigido al público general tiene como objetivo generar un espacio común de diálogo y encuentro entre la ciudadanía y especialistas en torno a la música.

Enclave Fortissimo Programa Educativo y Social audiciones guiadas conciertos de cámara

Beste urte batez, Baluarte Fundazioak, NOSek eta Nafarroako Kutxa Fundazioak Enclave Fortissimo sustatuko dute, zeinak ”la Caixa” Fundazioaren babesa duen. Kultura- eta musika-bitartekotzako programa hau publiko orokorrari zuzenduta dago, eta bere xedea da elkarrizketarako eta topaketarako toki komun bat sortzea herritarren eta espezialisten artean musikaren inguruan. Sarrera libreko hamar jarduera hartzen ditu barne, nahiz eta aurretik izena eman behar den CIVICAN-Nafarroako Kutxa Fundazioaren kultura-zentroan telefonoz edo posta elektronikoaren bidez (948 222 444/ informacioncivican@fundacioncajanavarra.es).

 

Musika-bitartekotzan aditua den María Setuain Belzunegui irakasleak bost entzunaldi gidatu emango ditu NOSen 24-25 Denboraldiko lan banari buruz: Las criaturas de Prometeo (urriak 9), El cascanueces (abenduak 11), Scheherazade (urtarrilak 15), Sinfonía n.º 1, Sinfonía n.º 1 de Mendelssohn (martxoak 19), eta Los planetas (maiatzak 21). 

 

Orkestrako irakasleak izango dira Ganbera-musikako zikloko bost kontzertuen protagonistak: Los cuernos y las cuerdas, música del Clasicismo, Mozart eta Beethovenen lanekin, urriaren 16an; Grandes aniversarios musicalesBruckner, Fauré eta Pucciniren piezekin, azaroaren 13an; Historia del diabloStephensonen lan batekin, otsailaren 5ean; Mozart meets Krommer, martxoaren 5ean; eta Viaje a América, Villa-Lobos, Gershwin eta Dvoraken hautaketa batekin, apirilaren 2an.