· Hizkuntza: ingelesez, euskarazko eta gaztelerazko gaintituluekin
· Publikoa: guztiak
· Banaketa: Katalin Arana, Lucía Burguete, Jon López, Nicolas Martinez, Edoardo Ramirez eta Martxel Rodriguez
· Jatorria: Nafarroa
Ultimatum gogoeta batetik sortzen da: munduak gatazka saihestezinetarantz jotzen duen sentsazioarekin nola bizi garen, eta, hala ere, erantzukizunik ez bagenu bezala jarraitzen dugun. Markatzen ditugun mugei, propiotzat defendatzen dugun horri eta galtzeko edo kentzeko prest gauden horri buruz hausnartzen du lanak. Pieza mugan egotearen sentsaziotik –ez fisikoa, etikoa eta emozionala baizik– jaio zen, baita galdera batetik ere: gure erantzukizuna noraino heltzen ote den zerbait gaizki doala jakin baina ezer egin gabe jarraitzen dugunean. Kontrolaren eta galeraren artean kokatzen da dena, ekintza eta paralisiaren artean, kolapso sozial, politiko eta ekologikoak markatutako une batean, normaltasun kezkagarriz jarraitzen dugularik aurrera. Gorputza lurralde eta muga gisa ulertzen da: jada indarrik ez dagoenean ere defendatzen den leku bat. Gatazka ez da narratiboa, egiturazkoa baizik, eta besteekin zein guretzat jotzen dugun horrekin harremanak izateko moduan dago kokatua. Helburua ez da erantzunak eskaintzea, galdera deserosoak zabaltzea baizik, esterako, zer babesten dugun, zergatik eta zer preziotan.
Gorputza azken lurralde gisa da Ultimatum, besterik geratzen ez denean geratzen den mintzaira gisa.
Fitxa artistikoa:
· Kontzeptua eta zuzendaritza: Jon López eta Martxel Rodríguez
· Koreografia: Jon López eta Martxel Rodríguez, interpreteekin elkarlanean
· Antzezleak: Katalin Arana, Lucía Burguete, Jon López, Nicolas Martinez, Edoardo Ramirez eta Martxel Rodriguez
· Testua eta off-eko ahotsa: Mathilda Haynes
· Itzulpenak: Danele Sarriugarte
· Lankidetza berezia: Iruñeko Ganbera Abesbatza
· Musika-egokitzapena: David Gálvez Pintado
· Pianoa: Naiara Egaña Crespo
· Biolontxeloa: Misael Lacasta Martínez
· Musika moldaketak: Mauricio Pérez Fayos
· Zuzendaritza teknikoa eta argiztapena: Andoni Mendizabal
· Soinua eta makineria: Lívory Barbez
· Eszenografia: David Pascual eta Oscar Hernandez
· Jantziak: Iñaki Cobos
· Props eta txotxongiloak: Gadget Efectos Especiales eta Maro Fernández
· Argazkia: Irantzu Pastor
· Bideoa: El Estudio, Ana Escario eta Ade la Moreno
· Banaketa: Rocío Pindado
· Nazioarteko banaketa: Lola Ortiz de Lanzagort