· Hizkuntza: gaztelania
· Publikoa: guztiak
· Banaketa: Alessio Martelli, Amer Kabbani, Bàrbara Vidal, Bernat Messeguer, Blanca Canela, Florencia Galimberti, Guillermo Tricas, Guim Fabré eta Fèlix Cucurull.
· Jatorria: Katalunia
Tenet lanak begirada aldatzera gonbidatzen gaitu, hala ikusten dugun errealitatea zalantzan jartzeko nola mundua beste ikuspegi batetik begiratzean nola aldatzen den ikusteko. Zortzi akrobataren eta musikari baten eskutik, mintzaira akrobatikoa eta ikusizko dramaturgia harrigarria uztartzen dituen proposamen fresko eta zirraragarria izango dugu. Formatu handiko ikuskizun hau publiko guztientzat da, eta balioan jartzen du askotariko pertzepzio eta ikuspegien aberastasuna. Behin perspektiba iraulita... ezer ez baita berdin-berdina berriro.
Tenet Eunoia Kolektivak bultzatutako formatu handiko ikuskizuna da. Taulan zortzi akrobata eta teknikan musikari bat daudelarik, ikuskizunak zalantzan jartzen du inguruan dugun errealitatea nola hautematen dugun, begiratzeko modua iraultzen dugunean zer gertatzen den aztertuz.
Fitxa artistikoa:
· Jatorrizko ideia eta sorkuntza: Eunoia Kolektiva
· Dramaturgia: Eunoia Kolektiva
· Ekoizpena: Cia. Du’K’tO
· Koprodukzioa: Grec Festival de Barcelona
· Akonpainamendu artistikoa: Moon Ribas y Quim Girón
· Laguntza teknikoa: Pablo Monedero “Otto”
· Soinu-espazioa eta musika-konposizioa: Fèlix Cucurull
· Argien diseinua: Iván Tomasevic
· Jantziak: Liant La Tela / asistencia de vestuario Alba Prat
· Ikus-entzunezko materiala: Raul Cavero
· Banaketa: Portal 71, Rocío Pindado