Taller - Nines Carrascal

Casa de Cultura. Olite
Imagen 2

Taller - Nines Carrascal

Festival de Teatro de Olite

Aspaldidanik, AAEE sektoreko (antzerkia eta dantza) enpresa askok zailtasun handiak dituzte beren ikuskizunak merkaturatzeko. “Merkatu” hitza hitz deserosoa da. Baina hori ukatzeak ez du ezer konpontzen. Beraz, hitz egin dezagun merkatuaz, denok parte hartzen dugun eta denok rol desberdinetatik elkarreragiten dugun trukerako [eskaintza/eskaria] espazio profesional gisa. 

 

Banaketak ezin du izaten jarraitu gainditzeke dagoen ikasgaia, ekoizpen-egituren iraunkortasuna haren mende baitago. Banaketak sorkuntza-prozesuak hasieratik lagundu behar ditu, eta estrategia, baliabideak eta plangintza behar ditu.

 

Ikastaroak gako edo jarraibideak definitzen saiatuko da, oso lehiakorra den merkatu batean berme handiagoarekin jarduteko baliagarriak izan daitezkeenak. Salmenta-kontakizun bat eraikitzeko orduan trebetasunak esnatzeko lan egingo dugu, estrategiak, banaketa-egitura koordinatuak aztertzea, banaketa-materialak ikusaraztea eta abar. 

 

Modu orekatuan konbinatuko ditugu alderdi teorikoak eta praktikoak. Gure errealitatetik hurbil dauden galderak planteatuko ditugu. Adibide propioak eta mailegatuak jarriko ditugu, beti ere ikaskuntza dinamikoa izan dadin, gure prozesuak birpentsatzeko baliagarria, kontrolean, fokuan eta profesionaltasunean hobetuz.

 

IZEN-EMATEA 

Mintegi honek 15 plaza eskaintzen ditu prozesu artistikoetan interesa duten sortzaileentzat. Eskuragarri dauden plazak bete arte eman ahal izango da izena. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko da programasydifusion@navarra.es helbide ra, izena, bi abizenak, helbidea, NANa, telefono mugikorra, pos ta elektronikoa eta matrikularen zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria adieraziz. 

 

Tailerraren kostua 40 €-koa da, eta banku-transferentzia egi nez ordaindu beharko da, ES38 2100 3693 212200547110 kontu korrontera. Kontu horren titularra Kultura Zuzendaritza Nagusia da, eta kontzeptuan honako hau adierazi behar da: “Taller de gestión”eta pertsonaren izen-abizenak 

 

Prezioan klaseak eta “ITZULERA” ikuskizunerako sarrera sart zen dira. Erriberrira lekualdatzea parte-hartzaileen kontura da. Mintegiko izen-ematea ordena kronologikoan egingo da matri kula ordaindu dutenen artean. Norbaitek izen-ematea ordaindu badu eta plaza erabilgarriak bete badira, matrikularen zenbate koa itzuliko zaio.

Datak eta sarrerak
20
Uztaila 2026
Casa de Cultura. Olite
10:00
20 Uzt
Casa de Cultura. Olite
20/7/2026
10:00