Taller - Me voy a vivir a un árbol

Antiguas escuelas franciscanas. Olite
Imagen 2

Taller - Me voy a vivir a un árbol

Festival de Teatro de Olite

"Etxetik banoa!” Nork ez du entzun haur bati hori esaten? Tailer honetan, haurren emantzipazio nahiarekin jolastuko gara, autonomia eta hazkunderako bultzada gisa, eta txabolekin, beste batzuk izatea imajinatzeko aterpe gisa. Horretarako, ikerketa eszeniko bat egingo dugu fantasia gakoan, sorkuntza plastikoan oinarrituta. Txabolak eraikitzeak, espazioak proiektatzeak eta haietan bizitza, bizikidetza eta abenturak imajinatzeak udako utopia bat eraikitzeko aukera ematen digu, talde gisa bizimodu propio bat imajinatzekoa.

 

Eta zuhaitz baten gainera ihes egingo bagenu? Eta han etxe berri bat eraikiko bagenu, intsektu, landare eta beste pertsona batzuekin komunitate berri bat? Nola eraldatuko da nire gorputza han bizitzera egokitzeko? Nola funtzionatuko du bizikidetzak? Zer beharko dugu eta zer ez?

 

IZEN-EMATEA 

Tailer honek 15 plaza eskaintzen ditu 8 eta 16 urte bitarteko pertsonentzat. Eskuragarri dauden plazak bete arte eman ahal izango da izena. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko da programasydifusion@navarra.es helbidera, izena, bi abizenak, helbidea, NANa, telefono mugikorra, posta elektronikoa eta matrikularen zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria adieraziz. 

 

Tailerraren kostua 15 €-koa da, eta banku-transferentzia eginez ordaindu beharko da, ES38 2100 3693 212200547110 kontu korrontera. Kontu horren titularra Kultura Zuzendaritza Nagusia da, eta kontzeptuan honako hau adierazi behar da: “Taller Juvenil” eta pertsonaren izen-abizenak. 

 

Erriberrira lekualdatzea parte-hartzaileen kontura da. Mintegiko izen-ematea ordena kronologikoan egingo da matri kula ordaindu dutenen artean. Norbaitek izen-ematea ordaindu badu eta plaza erabilgarriak bete badira, matrikularen zenbate koa itzuliko zaio.

 

Datak eta sarrerak
27
Uztaila 2026
Antiguas escuelas franciscanas. Olite
11:00
27 Uzt
Antiguas escuelas franciscanas. Olite
27/7/2026
11:00