Tailer honetan, eszenarako hurbilketa bat propo satzen dizuet, antzerkiaz eta antzezpenaz hunkitzen nauten zenbait ikuspegi/sentsaziotatik abiatuta, eta abordatzen dudan eszena-esperientzia bako itzean —bai antzezten, bai zuzentzen— irauten eta tematzen direnak.
Galdetzean datzan praktika sorta batez arduratu ko gara. Eszenari edo antzezpenari galdetzen di odana ez da jakin, ezagutu edo aurkitu nahi dudan zerbait. Galdetzea da begiratuko dudan lekua eta non utziko den ikusten. Galdera horren erantzuna ez da enuntziatzen, ez da transkribatzen, antzezpena bera da, eszena bera da. Horregatik, praktika ez da, zentzu honetan, ez “zerbaiterako prestakuntza bat”, ezta antzeztu edo eszena egin aurreko zerbait ere, baizik eta nik proposatzen dudan antzezteko eta eszena egiteko modua.
Galderak zerbaiten existentzia adierazkorra area gotzen du, hutsalaren lurraldetik atera eta antzez tera jartzen du. Antzeztea zerbait antzeztaraztea da, eta zerbait antzeztaraztea eszena egitea da.
ZEN-EMATEA
Mintegi honek 15 plaza eskaintzen ditu prozesu artistikoetan interesa duten sortzaileentzat. Eskuragarri dauden plazak bete arte eman ahal izango da izena. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko da programasydifusion@navarra.es helbide ra, izena, bi abizenak, helbidea, NANa, telefono mugikorra, pos ta elektronikoa eta matrikularen zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria adieraziz.
Tailerraren kostua 40 €-koa da, eta banku-transferentzia egi nez ordaindu beharko da, ES38 2100 3693 212200547110 kontu korrontera. Kontu horren titularra Kultura Zuzendaritza Nagusia da, eta kontzeptuan honako hau adierazi behar da: “Taller de creación”eta pertsonaren izen-abizenak.
Prezioan klaseak eta “Niebla” ikuskizunerako sarrera sartzen dira. Erriberrira lekualdatzea parte-hartzaileen kontura da. Mintegiko izen-ematea ordena kronologikoan egingo da matri kula ordaindu dutenen artean. Norbaitek izen-ematea ordaindu badu eta plaza erabilgarriak bete badira, matrikularen zenbate koa itzuliko zaio.