· Hizkuntza: gaztelania
· Publikoa: gomendatua 9 urtetik aurrera
· Banaketa: Manolo Alcántara
· Jatorria: Katalunia
Refugi oreketan oinarritutako ikuskizuna da: ka bletik erortzea eragozten dizun oreka fisikoa eta beldurrak eta ilusioak uztartzeko aukera ematen dizun oreka emozionala.
Refugi bihotzean hasten den bidea da; urdailetik igaro, non intuizioak paper erabakigarria jokatzen baitu, eta eszenatokian bukatzen da, publikoak ibiltze horri jarraipena eman diezaion.
Refugi adinak dakarren neke fisiko eta energetikoaren aurkako borroka ere bada; bere muga guztiak gogo txarrez onartzen dituen pertsonaia baten samurtasun eta zaurgarritasunaren bidez gaindituko da.
Refugik xarma kentzen dio artistari, emozionalki biluzten den pertsonaia baten ahuleziak, segurta sunik ezak, apaltasuna eta zintzotasuna loratu dai tezen; emozio eta sentimendu horiek, hain zuzen, antzezlanaren zentzua izatera iristen dira.
Fitxa artistikoa:
· Ideia, sorkuntza, zuzendaritza eta interpretazioa: Manolo Alcántara
· Mugimenduko laguntza: Jon López eta Martxel Rodríguez (Led Silhouette)
· Eszenografia diseinua: Manolo Alcántara
· Eszenografia eraikitzea: David Anglès eta Manolo Alcántara
· Jantzien diseinua eta jantzigintza: Rosa Solé
· Musika sorkuntza: Laia Rius
· Aktore-akonpainamendua: Clara Manyós
· Soinu diseinua: Pepino Pascual e Ivan Tomasevic
· Diseño técnico: Ivan Tomasevic
· Kudeaketa eta ekoizpena: Clàudia Saez
· Komunikazioa: Eva Romero eta Clàudia Saez
· Argazkia eta bideoa: Laura Carrau