Niños Cantores de Viena

Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
Imagen 2
Imagen 3

Niños Cantores de Viena

· Manolo Cagnin, zuzendaria

 

Temporada 26-27Niños Cantores de Viena

Vienako Haur Kantariek, munduko abesbatza ospetsu eta zaharrenetako batek, ahots-garbitasunaren eta perfekzio teknikoaren erakustaldia eskainiko dute Baluarte Fundazioaren 26-27 denboraldian. Ahots zurien talde entzutetsu hau 1498an sortu zen, Austriaren benetako enbaxadore kulturala da, eta bost mende baino gehiagoko ibilbidea dauka.

 

Musikan eta prestakuntza akademikoan hezkuntza integrala jasotzen duten haur eta gazteek osatzen dute, eta abesbatzak diziplina artistikoa, bizikidetza eta garapen pertsonala uztartzen ditu. Gaur-gaurkoz ehunka ikasle hartzen ditu bere musika-campusean. Bere historian zehar, beste artista batzuen artean, Joseph Haydn eta Franz Schubert erakunde honetako kide izan ziren; horrek erakusten du musika-tradizio sakona duela.

 

Bere errepertorioak musika klasiko eta sakratuaz gain, herri-kantak eta munduko musikak ere barne hartzen ditu, taldearen moldakortasun eta interpretazio-sentsibilitateagatik nabarmentzen diren programetan.

 

UNESCOk Kultura Ondare Immaterial izendatu ditu Vienako Haur Kantariak, eta historia, emozioa eta bikaintasun korala uztartzen dituen esperientzia paregabea eskaintzen dute.

Datak eta sarrerak
27
Otsaila 2027
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
19:30
27 Ots
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
27/2/2027
19:30

Sarreren erreserbei buruzko informazioa

• Sarrera Orokorra: 38/29/19 €
• 30 urtetik beherakoak: 30/23/15 €
• 30 urtetik beherakoak (azken hiru salmenta-egunak): 11/9/6 €

⊛ Prezioak 0,95 euroan handituko direa onlineko salmentan, plataformaren komisioarengatik.