Jakub Jósef Orliński: Stabat Mater

Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
Imagen 2
Imagen 3
Imagen 4
Imagen 5

Jakub Jósef Orliński: Stabat Mater

· Jakub Józef Orliński, contratenor

· Madison Nonoa, soprano

· Il Pomo d’Oro

temporada 26-27Jakub Józef Orliński

Baluarte Fundazioaren 26-27 denboraldiakJakub Józef Orliński kontratenor entzutetsua aurkeztuko du, opera barrokoaren nazioarteko figura handietako bat, Stabat Mater lana interpretatuz (Giovanni Battista Pergolesi). Kontratenorrarekin batera, Madison Nonoa sopranoa eta Il Pomo d’Oro talde barroko ezaguna arituko dira.

 

Stabat Mater lanaren interpretazio horrek esperientzia bizia eskaintzen du, zehaztasun instrumentala, ahots-adierazkortasuna eta barrokoaren klasiko handietako baten irakurketa garaikidea uztartzen baititu.

 

Orlińskik Urteko gizonezko abeslariaren Opus Klassik saria (2023) eskuratu zuen, eta bitan izendatu dute Grammy sarietarako. Nazioarteko ibilbide sendoa egin du, Europan, Amerikan eta Asian emanaldiak eginez, eta, gainera, beste proiektu diskografiko batzuk egin ditu, hala nola Beyond (2023) eta #LetsBaRock (2024).

 

Madison Nonoa soprano zeelandaberritarra hainbat agertokitan aritu da, hala nola Salzburg Festival edo Glyndebourne Festival Opera jaialdietan, eta errepertorio barrokoan proiekzio handiko ahots lirikoa dauka.

 

Il Pomo d’Oro 2012. urtean sortu zen eta nazioarteko panoraman gehien nabarmentzen den interpretazio historikoan espezializatutako taldeetako bat da. Cecilia Bartoli edo Joyce DiDonato artistekin aritzen da, besteak beste.

Datak eta sarrerak
16
Maiatza 2027
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
18:30
16 Mai
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
16/5/2027
18:30

Sarreren erreserbei buruzko informazioa

• Sarrera Orokorra: 35 €
• 30 urtetik beherakoak: 28 €
• 30 urtetik beherakoak (azken hiru salmenta-egunak): 11 €

⊛ Prezioak 0,95 euroan handituko direa onlineko salmentan, plataformaren komisioarengatik.