Baluarte Fundazioaren 26-27 denboraldiaNumEros lanarekin amaituko da, Dantza Konpainia Nazionalaren ekoizpen berriarekin, alegia. Programa hori koreografia-tradizioarekin aritzen da solasean, ikuspegi garaikide batetik. George Balanchine, William Forsythe eta Jacopo Godani artisten sorkuntzen bitartez, ikuskizunak egitura matematikoaren, musikaren eta gorputz-energiaren arteko harremana aztertzen du.
NumEros izenburuak sorkuntza-bulkadaren (eros) eta egitura-ordenaren (número) arteko loturari egiten dio erreferentzia, sorkuntza koreografikorako funtsezko bi indar baitira. Testuinguru horretan, arrazionala eta sentsoriala elkartzen diren espazio bihurtzen da dantza, etengabe eraldatzen ari den hizkuntza sortuz.
Programaren barnean honako lan hauek daude: George Balanchineren Serenade –ballet neoklasikoaren erreferentea–, William Forsytheren Playlist –mugimenduaren eta bizitasunaren ospakizuna– eta Jacopo Godaniren Echoes from a Restless Soul, gorputza intentsitate fisiko eta adierazkor handiko lurralde batera eramaten duena.
Dantza mugitzen ari den pentsamendu gisa ospatzen duen denboraldi-amaiera, hunkitzeko eta eszena garaikidea berritzeko gai dena.
· George Balanchine, William Forsythe eta Jacopo Godani, koreografia
· Muriel Romero, zuzendari artistikoa
· David Ojeda, diseinua eta errealizazioa
· Sara Akkad, dramaturgia eta lokuzioa
· Gustavo Diaz-Jerez, pianoa
· Mercedes Pacheco, koreografia aholkularitza
· Fernando Arias (Aria Classica), grabazio fonografikoaren ekoizpena
· Eskerrik beroenak: Fundación SIGNE, CESyA
• Sarrera Orokorra: 38/29/19 €
• 30 urtetik beherakoak: 30/23/15 €
• 30 urtetik beherakoak (azken hiru salmenta-egunak): 11/9/6 €
⊛ Prezioak 0,95 euroan handituko direa onlineko salmentan, plataformaren komisioarengatik.