• Konpainia: Canti Vaganti
• Ordua: 17:00 h (50 min.)
• Hizkuntza: Gaztelania
• Gomendatutako adina: 2 urtetik aurrera
• Diziplina: Musikal txikia
‘Piccolino en la ciudad’ musikal txiki bat da. Neska-mutiko askorentzat, bizitzako lehena izango da. Abentura berri eta oso azkar honetan, Piccolino beldar mitikoak –‘Piccolino, un cine-concierto’ antzezlanarengatik ezaguna (ikusgai 2016az geroztik)– landatik hirira bidaiatuko du. Bere sagar erosotik irtetean, gure protagonistak Lola ezagutuko du, labezomorro ausart eta maitagarria, lagun onena izango duena. Italia eta Holandako Canti Vaganti konpainiak zuzeneko musikarekin, proiekzioekin eta objektu-antzerkiarekin emango die atsegin ikus-entzuleei, mundu poetikoa eta magikoa sortuz. Amaierako jai handian, ikus-entzule guztiak abesten eta dantzan ariko dira. Musikalak hainbat gaitan sakontzen du, besteak beste, adiskidetasunean, desberdina denarekin elkartzean, mundu berriak ezagutzean eta eguneroko zaratetatik sortzen den musikaz gozatzean.
Ficha técnica:
• Zuzendaritza: José Luis Sixto
• Interpretatzaileak: Bruno Gullo eta Kateleinevan der Maas
• Egileak: Kateleinevan der Maas eta José Luis Sixto (Piccolino, una aventura en la ciudad filmaren gidoitik abiatuta).
• Eszenografia eta jantziak: Eleni Chaidemenaki
• Argiztapena: Raúl Baena
• Ikus-entzunezkoak: Giovanni Maccelli
• Jatorrizko musika: Kateleinevan der Maas eta Mauri Corretjé
• Koordinazio teknikoa: Ana López
• Diseinu grafikoa: Cristina Ramallo
• Ekoizpena: Catharina Johanna Maria van der Maas
• Banaketa: Montse Lozano