Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Perry So
Martha Argerich pianista gogoangarria, munduko agertoki ezagunenetan aritu izan den musikari ospetsuenetako bat, lehenbiziko aldiz ariko da Baluarte auditoriumean, Pablo Galdo pianistarekin batera, hori ere bere belaunaldiko piano-jotzaile nabarmen eta nazioartekoenetako bat. Programak barne hartuko du lehenbiziko zati bat, lau eskutara eta bi pianorekin joa, Debussy, Schubert eta Xostakovitxen lanekin, eta bigarrengo zati bat, Saint- Säensen Animalien inauteriarekin.