Erriberiko Antzerki Jaialdia

Macho grita

La Cava. Olite
Imagen 2

Macho grita

Erriberriko Antzerki Jaialdia

Alberto San Juanek antzezten du komedia musikal hau. On Joanen mitotik abiatuta, orainaren eta 1492an hasi zen aldiaren arteko erlazioa ikertzen du. Errekonkistara, Amerika aurkitzera eta juduak eta moriskoak kanporatu izanera egindako gerturatze pertsonala, umorez pentsatzeko nola eraikitzen den ‘arra, zangarra’ dena.  

Espainian ikusezin egindako historiara gerturatzeko San Juanek duen gogotik jaio da ‘Macho grita’ lanaren ideia, egungo bizitzarako balioko duten gauzak ulertzeko itxaropenarekin, gizartea eraikitzeko oinarri gisa baliatu diren menderatzeko nahiak eta grina harrapakariak gizartea bera akabatzeko mehatxu egiten dutenean.

Iraupena: 80’

 

Antzezlea
Alberto San Juan

 

Partaideen zerrenda

Dramaturgia eta zuzendaritza: Alberto San Juan / Musikariak: Pablo Navarro, Gabriel Marijuan, Miguel Malla eta Claudio de Casas / Argiztapena: Raúl Baena eta Eduardo Vizuete / Jantziak eta espazio eszenikoa: Alberto San Juan / Zuzendaritzako laguntzailea: Carlota Gaviño / Ekoizpeneko laguntzailea: Lucía Rico / Ekoizpen exekutiboa: Joan Fernández

 

Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionalaren eta EQMren arteko koprodukzioa da ‘Macho grita’.

Datak eta sarrerak
03
Abuztua2024
La Cava. Olite
22:00
03Abu
La Cava. Olite
03/8/2024
22:00