DNA Nafarroako Dantza Garaikidea

DNA & Museoa Dantzan: Todo este ruido

Museo Universidad de Navarra
Imagen 2

DNA & Museoa Dantzan: Todo este ruido

· Ikuskizuna: 
Todo este ruido / Qabalum

· Sarrera: 10 €

 

Aurten, 2025an, DNA programak Nafarroan zubi lana eginen du, berriz ere, dantza garaikidea eta hizkuntza koreografiko berriak sustatzea helburu duten erakundeekin.


Nafarroako Unibertsitatea museoak eskaintzen duen Museoa dantzan zikloaren barrenean aurkeztuko dira 2024ko DNA egonaldietan sortutako eta 2025ko DNA edizio honetan estreinatutako ekoizpenetako bi: Todo este ruido, Qabalum konapiniarena, eta Sin fichero adjunto, Erain konpainiarena.


Museoa dantzan da Nafarroako Unibertsitatea museoaren apustua dantza garaikidearen alde: gaur eguneko sorkuntza koreografiko berriaren alde, museoaren bildumari lotutako estreinaldiak, egonaldiak eta enkarguak bilduz; bitartekaritza eta partaidetza jardueren bidez dantzarako publiko berriak sortzearen eta sendotzearen alde; eta museoaren sorkuntza prozesuei buruzko pentsamenduaren eta ikerketaren alde.


Gisa horretan, DNAk eta Nafarroako Unibertsitatea museoak ahaleginak batzen dituzte eta helburuak partekatzen Nafarroan dantza garaikidea sustatzeko lankidetza horretan.

Datak eta sarrerak
22
Urria2025
Museo Universidad de Navarra
19:30
22Urr
Museo Universidad de Navarra
22/10/2025
19:30