· Iraupena: 50 min.
Nafarroako Museoak eta Tafallako kulturguneak Nafarroako koreografoaren laborategi horren irekiera hartuko dute DNA programaren barruan.
Joseba Yerro interpretatzaile, pedagogo eta koreografoak dantzaren transmisioa ikertuko du, zehazki dantza- jardunarekin zuzenean lotuta ez dauden komunitateei zuzendua.
Bere proposamenaren helburua gorputzaren ezagutza aztertzea da, egiten eta hautematen duguna mugimendutik ulertuta. Yerrok laborategia ingurune natural batera eramatea planteatzen du, gorputzaren ehundura, sentsazio eta paisaietatik lan eginez.
Joseba Yerroren egonaldia Errenteriako Dantzagunean izanen da, martxoaren 22tik 28ra, Dantzazen profesionalizazio-programako interpretatzaileekin batera.
Taldea
• Koreografia:
Joseba Yerro
• ATALAK sare koordinazioa eta laguntza artistikoa:
Bertha Bermúdez
• Dantzaz-eko zuzendaritza artistikoa:
Adriana Pous
• Dantzaz-eko zuzendaritza nagusia:
Fernando Saenz de Ugarte
• Interpretea:
Antonio Javier Aguilera Rodríguez, Maialen Alberro Peralta Oihane Aramendia, Nerea Bakero, Jacopo Bellani, Enrico Benedet, Efrén Colomer Pérez, Olatz Egia Canton, Clara Esteban, Aitzol Iraola, Joana Ouret, Yaiza Vela