Actividades para centros educativos

"Udaberriko" Sinfonia

Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
Imagen 3

"Udaberriko" Sinfonia

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa. François López-Ferrer, zunzendaria.

Baluarte Fundazioaren Hezkuntza eta Gizarte Programa.

ikastetxeetarako jarduerakHezkuntza eta Gizarte ProgramaUdaberriko Sinfonia

Orkestra eta narraziorako kontzertu ilustratua.

Pedro eta otsoa orkestra eta narratzailearentzako ipuin musikatua da, Sergei Prokofievek ondu zuena 1936an. Hain zuzen, neska-mutikoei orkestra bateko musika-tresnen tinbrea erakusteko helburuarekin egin zioten enkargua Prokofievi. Horretarako, Errusiako ipuin tradizional batean oinarritu zen, zeinak argumentu hau duen: Pedro aitonarekin bizi den mutikoa da, eta bere lagunak txoria, katua eta ahatea dira. Etxeak inguruan hesi bat du, eta basotik bereizten du, han otsoak bizi baitira. Lagunak lorategian jolasten dira, aitonaren ohartarazpenei jaramon egin gabe, Pedrok egun batean hesia igarotzen duen arte… Ipuineko pertsonaia bakoitzak musika-tresna eta doinu bat ditu lotuta. Zein diren ikusi eta entzungo dugu, bideo-ilustrazio eder batzuek lagunduta.

 

Datak eta sarrerak
03
Apirila2025
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
11:00
03Api
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
03/4/2025
11:00