Actividades para centros educativos

Peru eta otsoa

Auditorio Barañain Auditoria
Imagen 3

Peru eta otsoa

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa. Pablo Urbina, zuzendaria. Iker Bengotxea, narratzailea.  Javier Covo,  bideo ilustratuak.

Baluarte Fundazioaren Hezkuntza eta Gizarte Programa.

ikastetxeetarako jarduerakHezkuntza eta Gizarte ProgramaPeru eta otsoa

Orkestra eta narraziorako kontzertu ilustratua.

Pedro eta otsoa orkestra eta narratzailearentzako ipuin musikatua da, Sergei Prokofievek ondu zuena 1936an. Hain zuzen, neska-mutikoei orkestra bateko musika-tresnen tinbrea erakusteko helburuarekin egin zioten enkargua Prokofievi. Horretarako, Errusiako ipuin tradizional batean oinarritu zen, zeinak argumentu hau duen: Pedro aitonarekin bizi den mutikoa da, eta bere lagunak txoria, katua eta ahatea dira. Etxeak inguruan hesi bat du, eta basotik bereizten du, han otsoak bizi baitira. Lagunak lorategian jolasten dira, aitonaren ohartarazpenei jaramon egin gabe, Pedrok egun batean hesia igarotzen duen arte… Ipuineko pertsonaia bakoitzak musika-tresna eta doinu bat ditu lotuta. Zein diren ikusi eta entzungo dugu, bideo-ilustrazio eder batzuek lagunduta.

 

Datak eta sarrerak
20
Otsaila2025
Auditorio Barañain Auditoria
10:00
20
Otsaila2025
Auditorio Barañain Auditoria
11:30
20Ots
Auditorio Barañain Auditoria
20/2/2025
10:00
20Ots
Auditorio Barañain Auditoria
20/2/2025
11:30